viernes, 18 de noviembre de 2011

11.2. Odolaren zirkuitoa eta bihotzeko ziklo

11.2.1. Odolaren zirkuitoak

11.2.1.1.- Biriketako zirkuitua: Odol ez oxigenatua eskubiko bentrikulutik atera eta biriketara joaten da birika arteriaren bitartez. Han odola oxigenatu eta birika-benaren zehar bihotzaren ezkerreko aurikulara itzultzen da.          . . 
11.2.1.2.- Zirkuitu orokorra: Ezkerreko bentrikuluak aorta arterian zehar bultzatzen du oxigenatutako odola eta zelula guztietara zabaltzen da aortaren adarren bidez. Organoetan odolak galdu egiten du oxigenoa eta bihotzaren eskuineko aurikulara itzultzen da kaba-benetan zehar.

11.2.2. Bihotzeko zikloa.

11.2.2.1.- Bentrikuluen sistolea: Bentrikuluak uzkurtu egiten dira odola aorta arterian eta birika arterian zehar bultzatuz. Odolaren presioaren eraginez ilargi formako balbulak ireki eta balbula aurikulobentrikularrak itxi egiten dira.

11.2.2.2.- Bentrikuluen diastolea eta aurikuluen sistolea: Ondoren bentrikuluak erlaxatu eta odolez betetzen dira. Aldi berean, aurikulak uzkurtu eta horrek eragiten duen presioak ireki egiten ditu balbula aurikulobentrikularrak.

11.2.2.3.- Aurikuluen diastolea: Azkenik, aurikulak erlaxatu eta kaba benatik eta birika benatik datorren odolez betetzen dira. Ziklo hau errepikatu egiten da ondoren.


No hay comentarios:

Publicar un comentario