viernes, 13 de enero de 2012

17.1 Ernaltzea eta embrioia heratzea

17.1.1 Ernaltzea:

Koitoan, 100 milioi eta 350 milioi bitarte espermatozoide uzten ditu zakilak emakumearen baginan, aina batek bakarrik lortuko du obulua ernaltzea. Espermatozoideak umetokian zehar doaz obozitoa aurkitzen duten harte, bakarrak zeharkatuko du obuluaren mintza eta sartuko du burua obuluaren zitoplasman.

17.1.2. Zigotoa eratzea:

Bi nukleo dituen zelula osatzen da, batak aitak jartzen du eta bestea amak. Bi nukleo elkartzean beste zelula bat eratzen da, zigotoa eta 46 kromosoma ditu.

17.1.3. Zigotoa zatitzea:

Zigotoa zatitzen hasten da eta umetokira doa. Bidean zatiketa asko ditu eta morula  itxurakoa osatzen da. Morula umetokira heltzen denean zelula masa hutsa da.

17.1.4. Ezartzea:

7 egun geroago blastozitoa umetokira heltzen da eta endometrioain ezarri eta txertatu egiten da. Beraren eraginez embrioia umetokiko odol-hodiei lotzen zaie eta plazenta osatzen hasten da.




viernes, 16 de diciembre de 2011

16.1 Ugaltzea, sexu eta nerabezaroan

Giza ugaltzea sexuala da: Bi sexu daude arra eta emea, ugaltze zelulak sortzen dituzte: espermatozoideak eta obuluak. Bi ugaltze zelulak elkartzen direnean zigotoa sortzen dute, azken honek bigurasoen desberdina den ondorengo bat sortuko du. 
Pertsonek nerabezaroko lehenengo aldian, pubertaroan, hartzen dute ugaltzeko gaitasuna.

16.1.1. Sexu-karaktereak:

Lehen mailako sexu karaktereak:(ugaltze aparatuak): gonadak eta ernaltzeko organoak dituzte, emakumeen kasuan, enbrioia, pertsona bihurtu eta jaio arte, barruan edukiko duten egiturak ere.

Bigarren mailako sexu-karaktereak: sexu batekoek edo bestekoek baino ez dituzten kanpo ezaugarriak dira, eta pubertarotik aurrera azaltzen dira.

16.1.2 Zein dira bigarren mailako sexu-karaktereak?

!0 eta 18 urte bitarteko mutilenak: 
  • Sorbaldak zabaldu eta muskuluak garatu egiten dira.
  • Ilea gosputzaren hainbat aldetan hazten da (besapeetan, bularrean, aurpegian eta pubis aldean).
  • Ahotsa baxuago egiten da
  • Zakila handiagotu egiten da, eta barrabilak espermatozoideak sortzen hasten dira.
9 eta 18 urte bitarteko neskeenak:
  • Aldakak zabaldu eta gerria estutu egiten da, gorputzaren formak biribildu egiten dira.
  • Ilea azaltzen da besapeetan eta pubis aldean.
  • Kanpoko ugaltze organoak eta bularrak garatu egiten dira.
  • Bajinako jarioa hasten da.
  • Ilekoa azaltzen da, obulutegietan obuloak heltzen hasten direlako.
16.1.3. Nerabezaroa, aldaketa garaia.

Nerabezaroa 9 urtetik, 18ra bitarteko aldia da. Aldi horretan, aldaketa fisio-logikoak, anatomikoak, psikologiko eta sozial garrantzitsuak gertatzen dira.

Aldaketa fisiologikoak eta anato-mikoak: 

Bigarren mailako sexu-karaktereak eta ugaltze-aparatuak heldu egiten dira. Ugaltzeko gaitasunaren hasiera da; mutilen kasuan lehenengo semen isurketak botatzen dira. Eta neskeei leheneengo hilekoa hasten zaie.
Aldaketa horien eragilea gonadek pubertadetik aurrera odolera jariatzen dituzten sexu-ormonak dira.

Aldaketa psikologikoak:

Aldaketa hauek hastiroago gertatzen dira, horregatik nerabeak hartzen duen heldu itxura ez dator bat duen heldutasunarekin.

Aldaketa sozialak:

Aldaketa psikologikoek gatazkak ekartzen dituzte familiarteko harremanetara, nerabeak indenpendentzia handiago eskatzen diete gurasoei.

viernes, 9 de diciembre de 2011

13.1 Larruazala eta ukimena

Larruazalean errezeptore mota asko daude, gauzen forma eta ehundura antzematen dute edo tenperaturaren aldaketa txikiak antzematen dituzte, errezeptore guzti horiek ukimena ematen digute. Estimulu bat denbora handian autematen badute, hasieran intentsitate handiz autematen dute, baina denbora batean ohitzen dira eta intentsitate gutxiagoz autematen dute.

13.1 Larruazaleko Errezeptoreak


13.3 Mihia eta dastamena.

Ahoan zerbait sartzen dugunean, hainbat sentsazio antzematen ditugu, dastamenaren bitartez. Sentsazio horiei gustu edo zapore esaten diegu, eta mihiaren gainazalean ditugun kimiorrezeptoreek, dastamen-zelulek, eragiten dituzte. Dastamen-zelulak substantzia kimiko sentikorrak dira.

13.3.1. Dastamenaren errezeptoreak


viernes, 2 de diciembre de 2011

12.2. Eskeleto-sistema.

Eskeleto-sistema hezurrek, giltzadurek eta artikulazioek osatzen dute.

12.2.1. Eskeletoa:

Eskeletoan zati hauek bereizten dira: garezurra, bizkarrezurrak eta kaxa torazikoak osatzen duten eskeloto asiala eta sorbalda gerrikoak, pelbis gerrikoak eta gorputz adarrek osatzen duten eskeleto apendikularra.
  • Sorbalda-gerrikoak: Bi klabikula eta bi omoplatoak hartzen ditu, enborrean dago bermatuta eta hor eutsirik mugitzen da. Goiko gorputz-adarrak sorbalda-gerrikoan daude.
  • Pelbis-gerrikoak: kokzixak, hezur sakroak eta bi hezur koxsalek osatzen dute. Hezur koxal bakoitzak elkarri loturik dauden hiru hezur ditu: iliona, iskiona eta pubisa. Pelbis-gerrikoa enborrean sartuta dago, eta hemen elkartzen dira beheko gorputz-adarrak.
12.2.2. Giltzadurak eta Giltzadura motak

Hezurren arteko loturak dira. Hiru motatakoa daude:
  • Finkoak: giltzadura hauek ez dira mugitzen. Adibidez garezurrekoak:

  • Erdi mugikorrak: mugimendu txikiak ahalbidetzen dituzte. Adibidez bizkarreko ornoak elkartzen dituztenak.

  • Mugikorrak: palankak bezala ibiltzen dira eta mota askotako mugimenduak egiteko aukera ematen digute. Gilkatzadura mugikorretan, lokailuek lotzen dute hezur bat bestearekin eta elka-rren arteko marruskadura eragozten duen likidoak, sinobiak, lubrifikatzen du. Adibidez aldakoa:
12.2.4. Hezur garrantzitsuenak: