viernes, 16 de diciembre de 2011

16.1 Ugaltzea, sexu eta nerabezaroan

Giza ugaltzea sexuala da: Bi sexu daude arra eta emea, ugaltze zelulak sortzen dituzte: espermatozoideak eta obuluak. Bi ugaltze zelulak elkartzen direnean zigotoa sortzen dute, azken honek bigurasoen desberdina den ondorengo bat sortuko du. 
Pertsonek nerabezaroko lehenengo aldian, pubertaroan, hartzen dute ugaltzeko gaitasuna.

16.1.1. Sexu-karaktereak:

Lehen mailako sexu karaktereak:(ugaltze aparatuak): gonadak eta ernaltzeko organoak dituzte, emakumeen kasuan, enbrioia, pertsona bihurtu eta jaio arte, barruan edukiko duten egiturak ere.

Bigarren mailako sexu-karaktereak: sexu batekoek edo bestekoek baino ez dituzten kanpo ezaugarriak dira, eta pubertarotik aurrera azaltzen dira.

16.1.2 Zein dira bigarren mailako sexu-karaktereak?

!0 eta 18 urte bitarteko mutilenak: 
  • Sorbaldak zabaldu eta muskuluak garatu egiten dira.
  • Ilea gosputzaren hainbat aldetan hazten da (besapeetan, bularrean, aurpegian eta pubis aldean).
  • Ahotsa baxuago egiten da
  • Zakila handiagotu egiten da, eta barrabilak espermatozoideak sortzen hasten dira.
9 eta 18 urte bitarteko neskeenak:
  • Aldakak zabaldu eta gerria estutu egiten da, gorputzaren formak biribildu egiten dira.
  • Ilea azaltzen da besapeetan eta pubis aldean.
  • Kanpoko ugaltze organoak eta bularrak garatu egiten dira.
  • Bajinako jarioa hasten da.
  • Ilekoa azaltzen da, obulutegietan obuloak heltzen hasten direlako.
16.1.3. Nerabezaroa, aldaketa garaia.

Nerabezaroa 9 urtetik, 18ra bitarteko aldia da. Aldi horretan, aldaketa fisio-logikoak, anatomikoak, psikologiko eta sozial garrantzitsuak gertatzen dira.

Aldaketa fisiologikoak eta anato-mikoak: 

Bigarren mailako sexu-karaktereak eta ugaltze-aparatuak heldu egiten dira. Ugaltzeko gaitasunaren hasiera da; mutilen kasuan lehenengo semen isurketak botatzen dira. Eta neskeei leheneengo hilekoa hasten zaie.
Aldaketa horien eragilea gonadek pubertadetik aurrera odolera jariatzen dituzten sexu-ormonak dira.

Aldaketa psikologikoak:

Aldaketa hauek hastiroago gertatzen dira, horregatik nerabeak hartzen duen heldu itxura ez dator bat duen heldutasunarekin.

Aldaketa sozialak:

Aldaketa psikologikoek gatazkak ekartzen dituzte familiarteko harremanetara, nerabeak indenpendentzia handiago eskatzen diete gurasoei.

No hay comentarios:

Publicar un comentario