viernes, 18 de noviembre de 2011

11.3. Odol zirkulazioaren historia

11.2. Odolaren zirkuitoa eta bihotzeko ziklo

11.2.1. Odolaren zirkuitoak

11.2.1.1.- Biriketako zirkuitua: Odol ez oxigenatua eskubiko bentrikulutik atera eta biriketara joaten da birika arteriaren bitartez. Han odola oxigenatu eta birika-benaren zehar bihotzaren ezkerreko aurikulara itzultzen da.          . . 
11.2.1.2.- Zirkuitu orokorra: Ezkerreko bentrikuluak aorta arterian zehar bultzatzen du oxigenatutako odola eta zelula guztietara zabaltzen da aortaren adarren bidez. Organoetan odolak galdu egiten du oxigenoa eta bihotzaren eskuineko aurikulara itzultzen da kaba-benetan zehar.

11.2.2. Bihotzeko zikloa.

11.2.2.1.- Bentrikuluen sistolea: Bentrikuluak uzkurtu egiten dira odola aorta arterian eta birika arterian zehar bultzatuz. Odolaren presioaren eraginez ilargi formako balbulak ireki eta balbula aurikulobentrikularrak itxi egiten dira.

11.2.2.2.- Bentrikuluen diastolea eta aurikuluen sistolea: Ondoren bentrikuluak erlaxatu eta odolez betetzen dira. Aldi berean, aurikulak uzkurtu eta horrek eragiten duen presioak ireki egiten ditu balbula aurikulobentrikularrak.

11.2.2.3.- Aurikuluen diastolea: Azkenik, aurikulak erlaxatu eta kaba benatik eta birika benatik datorren odolez betetzen dira. Ziklo hau errepikatu egiten da ondoren.


11.1 Odoloaren zirkulazioa

viernes, 11 de noviembre de 2011

10.1. Elikagaiak

Organismo osoko zeluletara elikagaiak eta oxigenoa eramateko, eta zelulen hondakinak eta CO2 hartu eta iraizte-aparatura helarazteko zirkulazio-aparatua eta sistema linfatikoa daude.

domingo, 6 de noviembre de 2011

9.4 Arnas aparatuaren jarduna

Arnas aparatuak bi zeregin ditu: birikak aireztatzea eta gasen truke egitea.

9.4.1.Birikak aireztatzea:

Airea kanpoko ingurutik biriketara eta alderantziz eramatea da aireztatzea.


    9.4.1.1.Arnasgora:
Mugimendu aktiboa da. Sahietsarteko muskuluak eta muskulu eskalenoa uzkurtu eta diafragma jeitsi egiten da, kaxa torazikoa handiago-tuz. Biriken bolumena handitzen da eta barruko airean presioa txikitu, horrek kanpoko airea barrura bultzatzen du.

    9.4.1.2.Arnasbehera:
Mugimendu pasiboa da. Sahietsarteko muskuluak eta eskaleno muskulua erlaxatu eta diafragmak birikak bultzatzen ditu, horrek birikak komprimitu eta barruko airea kanpora botatzen du.
 




9.4.2.Gasen trukea:

Albeoloetan gertatzen da odolera oxigenoa botatzen dute eta CO2 hartzen dute odoletik.

viernes, 4 de noviembre de 2011

9.3. Birikak

Barrunbe toraxikoan daude, sahietsek babesturik eta bi mintzetan (pleuretan) bildurik. Pleuren hartean likidoz beteriko hutsartea dago. Kupula itxura duen diafrakmak izena duen muskuluak banatzen du abdomenetik.

Biriken barrualdea albeolo asko osatutako masa arroa da. Albeoloak bronkio zuhaitzaren hodien amaierako sare kapilarrek inguratzen dituzte eta pareta fin-finekoak dira.

9.2. Arnasbideak.

9.2.1. Sudur-hobiak:


Kanporako irteera duten bi tubo dira. Hodi hauek faringearekin daude loturik koana izeneko hatzeko zuloen bitartez.

9.2.2. Faringea:


Arnasbideek eta digestio-hodia konpartitzen duten hodia da. Faringean laringearen gainean epiglotisa dago. Janaria irenstean epiglotisak itxi egiten du laringea janaria hortik ez pasatzeko.

9.2.3. Laringea:


Trakeari lotuta dago eta ahoits-kordak ditu, azken hauek bibratzen dutenean  hotsak sortzen dira.

9.2.4.Trakea:


Kartilagozko erraztunak ditu hodia errefortzatzaturiko hodi elastikoa da. Toraxean bi zatitan banatzen da eta bronkio zuhaitzak osatzen ditu.

9.1 Arnas-aparatuaren atalak

8.6. Digestio kimikoa osatzen duten prozesua.

8.6.1. Ahoan:


Listuak elikadura boloa bustitzen eta lubrifikatzen duen mukia du. Listuak ere almidoiaren digestio-kimikoa hasten duen amilasa izeneko entzima du.

8.6.2. Urdailean:


Urdailaren pareteko guruinek urin gastrikoak sortzen dituzte. Urin horiek azido klorhidrikoa eta pepsina osatuta daude. Azido horiek proteinak digeritzen dituzte. Urdailaren paretak eraso kimiko gogorretik babesten dituen mukia ere jariatzen dute guruin horiek.

8.6.3. Heste meharrean:


Gibelak lipidoak dijeritzen duten behazuna botatzen du heste meharrera eta almidoiaren eta proteinen digestio bukatzen duten entizmak dituzten pankre-urina eta heste-urina ere heste meharrera botatzne dira.

8.5 Mastekatzea eta irenstea.

8.5.1 Mastekatzea: 

Janaria ahoan sartzen dugunean listu-guruinek listua jariatzen dute, hortz-haginek mastikatzen duten janaria gustutzeko eta nahasteko.

8.5.2 Irenstea:

Elikadura birrinduta eta listuarekin nahasita dagoenean heste gorrira igarotzen da. Prozesu hori irenstea da. Irensteak bi fase ditu: Borondatezko fasea, mihiak aho sabailaren kontra eramaten du boloa eta irensten hasten da, eta oharkabeko fasea, boloa faringeara pasatzen da eta boloaheste gorrirantz bultatzen duten uzkurte-uhinak hausten dira.

8.4. Elikagaiak xurgatzea.

Elikagai handiak hesteetako mikrobiloetako zelulek xurgatzeko molekula txikitan zatikatzen dira. Molekula gehienak gibeleko porta-benan zehar doan odolera pasatzen dira gibeleraino. Lipido asko hesteetatik linfa-basoetara pasatzen dira. Digeritu ez diren hondakinak hesteetako bakterioek hartzitzen dituzte eta gorotzak osatzen dira.