viernes, 16 de diciembre de 2011

16.1 Ugaltzea, sexu eta nerabezaroan

Giza ugaltzea sexuala da: Bi sexu daude arra eta emea, ugaltze zelulak sortzen dituzte: espermatozoideak eta obuluak. Bi ugaltze zelulak elkartzen direnean zigotoa sortzen dute, azken honek bigurasoen desberdina den ondorengo bat sortuko du. 
Pertsonek nerabezaroko lehenengo aldian, pubertaroan, hartzen dute ugaltzeko gaitasuna.

16.1.1. Sexu-karaktereak:

Lehen mailako sexu karaktereak:(ugaltze aparatuak): gonadak eta ernaltzeko organoak dituzte, emakumeen kasuan, enbrioia, pertsona bihurtu eta jaio arte, barruan edukiko duten egiturak ere.

Bigarren mailako sexu-karaktereak: sexu batekoek edo bestekoek baino ez dituzten kanpo ezaugarriak dira, eta pubertarotik aurrera azaltzen dira.

16.1.2 Zein dira bigarren mailako sexu-karaktereak?

!0 eta 18 urte bitarteko mutilenak: 
  • Sorbaldak zabaldu eta muskuluak garatu egiten dira.
  • Ilea gosputzaren hainbat aldetan hazten da (besapeetan, bularrean, aurpegian eta pubis aldean).
  • Ahotsa baxuago egiten da
  • Zakila handiagotu egiten da, eta barrabilak espermatozoideak sortzen hasten dira.
9 eta 18 urte bitarteko neskeenak:
  • Aldakak zabaldu eta gerria estutu egiten da, gorputzaren formak biribildu egiten dira.
  • Ilea azaltzen da besapeetan eta pubis aldean.
  • Kanpoko ugaltze organoak eta bularrak garatu egiten dira.
  • Bajinako jarioa hasten da.
  • Ilekoa azaltzen da, obulutegietan obuloak heltzen hasten direlako.
16.1.3. Nerabezaroa, aldaketa garaia.

Nerabezaroa 9 urtetik, 18ra bitarteko aldia da. Aldi horretan, aldaketa fisio-logikoak, anatomikoak, psikologiko eta sozial garrantzitsuak gertatzen dira.

Aldaketa fisiologikoak eta anato-mikoak: 

Bigarren mailako sexu-karaktereak eta ugaltze-aparatuak heldu egiten dira. Ugaltzeko gaitasunaren hasiera da; mutilen kasuan lehenengo semen isurketak botatzen dira. Eta neskeei leheneengo hilekoa hasten zaie.
Aldaketa horien eragilea gonadek pubertadetik aurrera odolera jariatzen dituzten sexu-ormonak dira.

Aldaketa psikologikoak:

Aldaketa hauek hastiroago gertatzen dira, horregatik nerabeak hartzen duen heldu itxura ez dator bat duen heldutasunarekin.

Aldaketa sozialak:

Aldaketa psikologikoek gatazkak ekartzen dituzte familiarteko harremanetara, nerabeak indenpendentzia handiago eskatzen diete gurasoei.

viernes, 9 de diciembre de 2011

13.1 Larruazala eta ukimena

Larruazalean errezeptore mota asko daude, gauzen forma eta ehundura antzematen dute edo tenperaturaren aldaketa txikiak antzematen dituzte, errezeptore guzti horiek ukimena ematen digute. Estimulu bat denbora handian autematen badute, hasieran intentsitate handiz autematen dute, baina denbora batean ohitzen dira eta intentsitate gutxiagoz autematen dute.

13.1 Larruazaleko Errezeptoreak


13.3 Mihia eta dastamena.

Ahoan zerbait sartzen dugunean, hainbat sentsazio antzematen ditugu, dastamenaren bitartez. Sentsazio horiei gustu edo zapore esaten diegu, eta mihiaren gainazalean ditugun kimiorrezeptoreek, dastamen-zelulek, eragiten dituzte. Dastamen-zelulak substantzia kimiko sentikorrak dira.

13.3.1. Dastamenaren errezeptoreak


viernes, 2 de diciembre de 2011

12.2. Eskeleto-sistema.

Eskeleto-sistema hezurrek, giltzadurek eta artikulazioek osatzen dute.

12.2.1. Eskeletoa:

Eskeletoan zati hauek bereizten dira: garezurra, bizkarrezurrak eta kaxa torazikoak osatzen duten eskeloto asiala eta sorbalda gerrikoak, pelbis gerrikoak eta gorputz adarrek osatzen duten eskeleto apendikularra.
  • Sorbalda-gerrikoak: Bi klabikula eta bi omoplatoak hartzen ditu, enborrean dago bermatuta eta hor eutsirik mugitzen da. Goiko gorputz-adarrak sorbalda-gerrikoan daude.
  • Pelbis-gerrikoak: kokzixak, hezur sakroak eta bi hezur koxsalek osatzen dute. Hezur koxal bakoitzak elkarri loturik dauden hiru hezur ditu: iliona, iskiona eta pubisa. Pelbis-gerrikoa enborrean sartuta dago, eta hemen elkartzen dira beheko gorputz-adarrak.
12.2.2. Giltzadurak eta Giltzadura motak

Hezurren arteko loturak dira. Hiru motatakoa daude:
  • Finkoak: giltzadura hauek ez dira mugitzen. Adibidez garezurrekoak:

  • Erdi mugikorrak: mugimendu txikiak ahalbidetzen dituzte. Adibidez bizkarreko ornoak elkartzen dituztenak.

  • Mugikorrak: palankak bezala ibiltzen dira eta mota askotako mugimenduak egiteko aukera ematen digute. Gilkatzadura mugikorretan, lokailuek lotzen dute hezur bat bestearekin eta elka-rren arteko marruskadura eragozten duen likidoak, sinobiak, lubrifikatzen du. Adibidez aldakoa:
12.2.4. Hezur garrantzitsuenak:




12.1 Muskulu sistema.

12.1.1. Lokomozio aparatua:

Mugimendua bi sistema hauek eragiten dute: muskuluen-sistemak eta eskeleto sistemak. Bi sistema horiek lokomozio-aparatua osatzen dute.

12.1.2. Muskuluak:

12.1.2.1. Muskuluen atalak:
  • Sabela: muskuluaren erdialdea da, eta uzkurtu eta erlaxatu egiten da.
  • Tendoiak: muskuluaren bi muturrak dira, muskulua hezurretara lotzen dute. Gorputzetik hurbilen dagoenari buru esaten zaio eta besteari buztana.

12.1.2.2. Muskulen forma:
  • Muskulu simpleak: sabel bakarra dute, fusiformeak dira, erdialde zabala eta mutur estuak dituzte, adibidez, berna hezurraren aurreko muskulua.
  • Muskulu konposatuak: sabes bat baino gehiago dute, eta lauak eta zinta itxurakoak dira, adibidez, abdomeneko muskulu zuzen handia.
12.1.3. Muskuluak uzkurtzea:

Muskuluak uzkurtzeko nerbio-sistemak agindua ematen du. Mugimenduan parte hartzen duten muskulu gehienak gure borondatez uzkurtzen dira, horiek muskulu ildaskatuak dira. Arterien, urdailaren hesteen eta beste organo batzuen mugimendua kontrolatzen dituzten muskuluak muskulu-liso deitzen zaie.

12.1.4. Muskulu aipagarrienak: